bigorringo audio

Bigorringo
Bilbo (Bizkaia)
Tel. 94 473 41 41

Laguntza

DENDA

Kalitatezko musika prezio egokietan saltzeko sortu genuen. Era berean bitartekorik erabiltzeko modukoak.

Konposaketa guztiak originalak dira eta bertan lizentzia egokiak aukeratu beharko dira musika proiektu bakoitzera sinkronizatu ahal izateko (info gehiago).

Denda hontan MP3 320 kbps / estéreo formatuan eskuratu dezakezu musika ( kalitate haundiko mp3-a).

Erosketa burutu ondoren link baten bidez jeitsi dezakezu musika, hilabete bat igaro ondoren link hori ez da baliogarri izango.


OHIKO GALDERAK

Zer da liburutegi musika?
Erabilpen profesionalendako konposaturiko musika. Sinkronizazio eskubideekin saltzen dena erabiltzaile mugagabeendako eta prezio askoz ere baxueagoetan.
Zertarako lizentziak?
Erabilpen edo sinkronizazio desberdinetarako. Ekonomikoki desberdinak diren jarduera eta erabilpenak lizentzi eta berez prezio desberdinean saltzen dira. Lizentziarik gabe ezin daiteke musika hauen inolako erabilpenik egin.
Nor litzateke erabilpen ezegoki baten arduradun?
Ikusentzutezko ekoizpen baten edozein partaide da musika hauen erabilpenaren erantzule. Lizentziarik gabe edo aproposa ez den lizentzia batekin erabilitako ekoizpen baten aurka legezko akzioak ekin litezke, ez bakarrik erabiltzailearen kontra baizik eta adbdz:agentzai, produktora, estudio edo bezeroaren kontra.
Nola dakit niretzako aproposa den lizentzia zein den?
Taula bat sortu dugu egoki ikusteko bakoitzaren erabilpena. (Info gehiago).Dudak badituzu onen inguruan gurekin kontaktuan jarri zaitezke eta inolako arazorik gabe informatuko zaitugu.
Zer da sinkronizazio eskubidea?
Ikusentzutezko edo edozein ikuskizunarekin bat musika erabiltzeko eskubidea. Beti ere ikuskizun onekin bat izan behar duelarik.
Erabili al dezaket musika bat proiektu batetan baino gehiago?
Ez, lizentzia bakoitzak ekoizpen bakarrarentzako erabilpen eskubidea ematen du. Proiektu gehiagotan erabili nahi izan ezkero berriro eskuratu beharko da.
Abestiak editatu ditzaket?
Bai. Proiektu bakoitzean eskuratutako musika moztu, ebaki eta aldatu daiteke.
Abesti bat editatu eta gero registratu dezaket?
Ez. Lizentziek erabilpen eskubidea baino eztute ematen, egile eskubideak konposatzaileenak dira.
Segurua al da gure web-gunea?
Bigorringok eztu inolako base daturik gordetzen ez banku kontuena ezta kreditu txartelena ere. Ordainketa BBK-ren pasarela baten bitartez egiten da, bere zerbitzarien bitartez, seguritate haundienarekin.
Nola eskuratu dezaket faktura?
Musika bat erosterakoan datuak bete eta idatzitako email helbidera igorriko dugu.


Berezko bolumena

Gero eta ozenago hobe?
Berezko bolumenaren kontrola konpresio dinamikoaren bidez lortzen da. Gero eta konpresio altuagoa bolumen haundiagoa, baina diferentzia txikiagoa parte ozen eta xuabeen artean. Beraz oreka lortu behar da bolumen eta espresio artean.
Zein da gure filosofía?
Gure ustez -14dBFtan mantentzea oreka hori lortzeko modu egoki bat da. Referentzia bat baino ez da , abestiak haien artean orekatuak egon daitezen era berean.
Zertarako hau?
Abestien parte desberdinetan bolumena jeisten edo igotzen ez aritzeko... edota geure abesti desberdinen artean gauza hau bera gerta ez dadin.